martes, 3 de marzo de 2009

BlOoM!!!


Gaur, 2009ko martxoaren 3an, Bloom maitagarriari buruz hitz egingo dugu. Onartu behar dugu gure gustukoena dela ilegorri hau.
Taldeko boteretsuena dugu hau, dragoiaren suaren boterea dauka, atzo bere urtebetetzea izan zen eta 16 urte bete zituen.
Adoptatuta dago baina hala ere bera hazi duten gurasoak maite ditu. Oso alaia da, sentibera eta atsegina da. Telesaiean zehar arazo asko gainditzen ditu bere ausardiaz baliatuta eta lagunen laguntzaz.
Mutil laguna du, Brandom, erreinu garrantzitsu bateko printzea da eta fisikoki oso erakargarria.

Agur jarraitzaile maiteak, hurrengorarte!
Pozik bizi!

viernes, 20 de febrero de 2009

FlOr@!


Gaur Flora maitagarriari buruz hitz egingo dugu.
Flora loreen maitagarria da, Linphea planetan jaioa. Ingurumena zaintzearen alde egiten du.
Izaera aldetik, oso sentikorra, lagunen laguna, burutsua baina aldi berean oso lotsatia.
Landareak oso gogoko dituenez, bere logelan milloika espizietako landareak zaintzen ditu.

miƩrcoles, 18 de febrero de 2009

Winx Taldea =)



Hau gure lehenengo blog-a da eta hasiera emateko gure maitagarri gogokoenei buruzko informazioa jarri dugu, zuek jakinaren gainean egoteko.
Orain dela gutxi, film bat irten da: dibertigarria, zirraragarria, zekulakoa, sentimenduz betea.
Hau da laburbilduz inoiz ahastuko ez duzun filmetako bat.
Hemen uzten dizuegu pelikulako trailerra. Gustatuko zaizuelakoan, agur bero bat eta hurrengorarte!